Goitiberak VR
Errealitate birtualean jokatzeko aplikazioa. 3 aldapa ezberdin ditu jokoak: Gipuzkoarra, Bizkaitarra eta Arabarra.
Formatu bertikalean egin den euskarazko lehen websaila ZUTen bakarrik ikus dezakezu
JOAN ESTEKARAEuskal Herriko kirolariok barne-bilduko gaituen etxea eraiki dugu; Euskal Herria Kirola. Zuk ere parte izan nahi baduzu, batu zaitez!
JOAN ESTEKARAElkanoren abentura elkarrizketan aritzeko jokoa da, eta ezarrita dago Telegram mezularitza-aplikazioan eskuragarri dagoen txat baten bidez (iOS eta Android sistema eragileetan erabilgarria) zein Web bitartez (PCrako edozein sistema eragilerekin eta Ubuntu Phone edo Windows Phone moduko beste gailuekin).
JOAN ESTEKARATxantxariak munduan zehar han eta hemen gabiltzan pertsonak gara, munduan barrena jolas berriak ezagutzen. Txantxarien laguntzaz jolasten has zaitezten hainbat aukera proposatu nahi dizkizuegu haur, guraso eta irakasleoi. Denak dibertigarri, denak gogo-gozagarri.
JOAN ESTEKARAWebgune honek helburu bakar bat izan du sortze beretik: jolastea. Dibertitzea. IKUSBERAn irudia dugu oinarria. Eta hitza, irudiaren laguntzailea. Bistaratzen zaigunari erreparatuz, deskubrimenduak eginez, pareak osatuz, bat eta beste alderatuz, logika erabiliz nahiz bestela, bizitzak agertzen dizkigun gaietan murgilduko gara, jolasteak berez dakarrena sustatzeko.
JOAN ESTEKARASortu zure jolasa! asmatu Altxor Bila jolasa. Prestatu zure jolasak, pribatuak nahiz irekiak. Asmatu pistak eta galderak multimedia baliabideak erabiliz, eta kokatu mapan parte hartzaileek helmugako altxorra aurki dezaten.
JOAN ESTEKARASorkuntza, artisautza, material ezberdinen nahasketa eta elkarlana sustatu daitezke eskulanen bidez. Gai askotariko edukiak daude bilduta honako txokoan.
JOAN ESTEKARAIKUSBERAn irudia dugu oinarria. Eta hitza, irudiaren laguntzailea. Bistaratzen zaigunari erreparatuz, deskubrimenduak eginez, pareak osatuz, bat eta beste alderatuz, logika erabiliz nahiz bestela, bizitzak agertzen dizkigun gaietan murgilduko gara, jolasteak berez dakarrena sustatzeko: ernatzea, adimena bizkortzea, baliabideak eta trukuak ikastea, trebatzea, eta finean, handitzea...
JOAN ESTEKARAHaurren plaza. Haurren izpiritu kritiko eta parte hartzailea elikatzeko gunea, espazio erakargarri eta elkar eragilea
JOAN ESTEKARAEuskal Herriko youtuberren bideoak aurkituko dituzu proiektu honetan, guztiak bidejokoei buruzkoak eta euskaraz egindakoak. Euskara indartu eta mundura zabaltzeko momentua heldu da! Gurekin primeran pasatzeko prest?
JOAN ESTEKARAHau euskara eta kirolari buruzko gunea da, kirola euskaraz egiten laguntzeko tresnak eta bideak erraztuko dizkizuna. Euskaldunak diren kirolariak ditugu lagun eta eurek erakutsiko digute kirol ezberdinak euskaraz gozatzen. Kirol ezberdinetako posizioak euskaraz, hitz teknikoak, bitxikeriak, zure kirolari gustukoenen arteko erronkak… sartu gurera eta kirola euskaraz gozatzen zein ondo pasatzen dugun ikusiko duzu!!
JOAN ESTEKARAGaldeontzi hutsa zara? Munduari behatzea eta egunero gauza berriak ikastea atsegin duzu? Ikertzea jostagarria iruditzen zaizu? Honako hau webgune egokia da zuretzat! Bertan, zure jakin-mina piztuko duten galdera-erantzunak aurkituko dituzu, gai ugariri buruzkoak.
JOAN ESTEKARAONLINE DOAKO EUSKARAZKO JOKOAK Ikus ezazu Euskal Herria zenbateraino ezagutzen duzun: gure geografia, gure jaiak, gure kultura,... eta une atsegin batetaz gozatu. JAR EZAZU FROGAN ZEURE BURUA!
JOAN ESTEKARAZuk zeuk errazki egiteko moduko plater on-onak aurkituko dituzu hemen, pausoz pauso eta argi kontatuta, alferrikakorik batere gabe. Gal ez zaitezen, sukaldean goza dezazun.
JOAN ESTEKARAJeinu bilakatuak eta lagunak harritzea gustatuko al litzaizuke? Esperimentuak.com webgunean etxean esperimentu seguru eta errazak egiten irakatsiko dizugu! Bikain pasako duzu, ziur!
JOAN ESTEKARAZure seme-alabei modu dibertigarrian birziklatzen irakasteko jolasak eta jarduerak. Gogoratu: gurasoen eredua funtsezkoa da.
JOAN ESTEKARASorginen Erronkak, euskal mitologia smartphone eta tabletetan duzu berriz ere eskuragarri. Bueltatu zaitez Sorgina Pirulinaren eskutik, euskal mitologiaren mundura. Bertan zure gaitasunak erakutsiko gai izango zara, hiru froga ezberdinetan. Tartalo, Basajaun, Mari, Gaueko eta beste pertsonai ospetzu batzuk lagundu zaituzte erronkak gainditzen.
Booktegi.eus-en, mota guztietako euskarazko liburuak aurkituko dituzu. Liburuak dohainik deskarga ditzakezu. Eta lagunei gomendatu. Liburuak dohainik plazara ditzakezu, gure baldintzak betez gero. Harpidetzen bazara, azken liburuen berri jasoko duzu e-postaz.
JOAN ESTEKARABa al zenekien marrazo erraldoiaren dieta soilik organismo plaktonikoetan oinarritzen dela? Ba al zenekien “Sardina” izena Cerdeñatik datorrela? Ba al zenekien txipiroi batek ahoan mokoa duela? APP honetan entziklopedia sakona aurkituko duzu, non itsas espezieak ezagutzeko aukera paregabea izango duzun.
Jolas liburua Euskal mitologiaren inguruko ipuina, abentura grafikoa eta jokoa izateaz gain, jolasean ikasteko tresna digital interaktiboa ere bada. Haurrak irakurketaren, ulermenaren, alfabetatze digitalaren, logikaren, sormenaren, jolasen... munduan euskara hutsean barneratu daitezen pentsaturiko tresna da. Horretarako testuak, audioak, musika, irudiak eta logikazko jokoak uztartzen ditu.
Euskarazko webseriea. Gazte asozial batek eta bere txakurrak erotu den mundu baten bizirik iraun behar izango dute.
JOAN ESTEKARAKimu Save the Tree, euskarazko maskota birtuala, zure zuhaitz jolas laguna da. Jokoak euskararen erabilpena eta naturarekiko zaintza eta ardura era jostagarrian bultzatzen ditu. Aplikazioaren barruan beste hiru joko dibertigarri topatuko dituzu. Jokoan aurrera egiteko Gorri galtzagorriaren laguntza izango duzu!
Ikasi Euskara jolastuz! Esanbaki euskarazko hiztegia eta gramatika ikasteko jolasa da, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, bereziki, baina helduagoek ere balia dezakete.
JOAN ESTEKARAEuskarazko webseriea. Hamar minutu inguruko sei atal ditu drama eta intrigazko webserieak eta ospitale bateko gela batean dago girotua. Arratek (Iñake Irastorza) ospitaletik dei bat jaso du, Koldo bere semea oso larri dagoelako. Iristen denean, bere semearen bizitza ezagutzen ez duela konturatuko da. Bertan, elkar ezagutzen ez duten pertsona talde bat elkartuko da eta, nahiz eta oso ezberdinak izan, espazioa eta denbora partekatu beharko dute egoera arraro horretan.
JOAN ESTEKARAEuskadiko mendiei buruzko aplikazioa da Talaimendi, eta lau atal ditu: 360 graduko bistak: bisitatu zure mugikorretik Euskadiko 4 mendi ezagun: Gorbeia, Aizkorri, Txindoki eta Anboto. GoogleCardboard erako betaurrekoekin, mendi horien hainbat irudi ikusteko aukera izango duzu, han bertan izango bazina bezala.
Aizyber eta Kattalink Nomofobikoentzat bangoardiako terapia esperimental batean hasiko dira legearekin dituzten arazoekin itota.
JOAN ESTEKARAJokoenea munduko jokoen museoa da, dohainik bisita dezakezu eta bertan jokoetan aritu. Horretan oinarrituta, gune hau eraiki dugu jokoen mundua euskaldunoi eskaintzeko asmoarekin. Hemen aurkitu ahal izango duzu jokoei buruzko hainbat informazio, hala nola historia, arauak, nomenklatura, argazkiak, liburuak…
JOAN ESTEKARA"Nola dabil?" App bat da, haurrak zientzialari txiki bihurtzen dituena, galdetzeko, behatzeko, ulertzeko… Inguratzen gaituen munduan hainbeste gauza daude ezagutzeko! App-ak ezagutza zientifikoen munduan sartuko ditu, eta beren jakin-mina aseko du landareez, sumendiez, lurrikarez, energiez…
12-16 urtetako gaztetxo elebidunei zuzendutako euskarazko aplikazioa, kirol praktikan oinarrituz, nerabeak, balioetan hezteko helburuarekin. Internet bidezko Liga sistema baten bitartez, gazteak jokatu eta lehiatu, lehiatuko dira baina hezkuntza parametroen arabera garatzen dela bermatuz.
Webgune honen helburu nagusia da Euskal Herriko mendien informazio praktikoa eskaintzea mendizaleei eta, horrekin batera, mendizaleen mendi-ibilerak gordetzeko eta elkarbanatzeko modua eskaintzea.
JOAN ESTEKARA10 ikasle Barnetegi isolatu batetara doaz euskara ikastera. Hauetako batzuk hilda agertuko dira, baina, nor da hiltzailea?
JOAN ESTEKARAPatxintxiketan proiektuak 4 abesti herrikoien bertsioa egin du. Belaunaldiz belaunaldi, maitasunez, transmititutako abestiak dira baina inoiz zalantzan jarri ez ditugunak eta egokitutako abestiak hauek izan dira: Sorgina pirulina, Zubiri-Zubiri, Aizu-Aizu, Urtxintxaren jokua.
JOAN ESTEKARAGazteentzako liburuei eta irakurzaletasunari buruzko webgunea, hainbat proposamen eta eskaintza biltzen dituena.
JOAN ESTEKARAWebgune honek gero eta presenteago dagoen bideo-jokoen munduan, iritziak elkarbanatuko dituen euskarazko komunitate bat trinkotzea bilatzen du. Bideo-jokoen inguruko euskarazko biltegi bat osatu nahi da, jolasen analisi, puntuaketa eta balorazioak aurkitzeko eta jokalariak erakartzeko gune erreferentziala izango dena, hain zuzen ere.
JOAN ESTEKARAHaur hezkuntzako 4-5 urteko Urtxintxa proiektuko joko dibertigarri honetan, Txirritx kilkerra izango da gidari eta gai ugari lantzeko aukera emango du. Puzzleak, labirintoak, ipuinak, memoria jolasak... modu dibertigarri eta didaktikoan landuko dira.
JOAN ESTEKARAKlis-Klasikoak App bildumako AMATTOREN UZTA. Joko eta desafioak, abentura grafikoak, errealitate birtuala, 360ºko esperientziak, ilustrazio animatuak, interaktibitatea, istorioak entzuteko dispositiboak, musika… osagai horiek guztiak uztartzen ditu app honek, irakurle gaztetxoari esperientzia berri bat eskaintzeko.
Mixu Baserrian elkarrizketan aritzeko jokoa da, eta ezarrita dago Telegram mezularitza-aplikazioan eskuragarri dagoen txat baten bidez (iOS eta Android sistema eragileetan erabilgarria) zein Web bitartez (PCrako edozein sistema eragilerekin eta Ubuntu Phone edo Windows Phone moduko beste gailuekin).
JOAN ESTEKARAGure era gurera. Gazteon hainbat bizipen batu ditugu gazteon artean gogoeta eragin, eta bide batez, irri batzuk egiteko. Teknologien eguneroko eraginak sortzen dituen kontraesanez aritu gara. Zuri honelako egoerarik gertatu ahal zaizu? Kontatuiguzu zurea!
JOAN ESTEKARALehen Mundu Birari buruz jakin behar duzun guztia ezagutzeko galdera jokoa. Joko honetan Elcanoren lehen mundu biraren bidaiari buruzko galderak erantzun beharko ditu jokalariak. Bidaian, munduan zehar topatutako kulturei buruz, ezagututako kontinenteei buruz eta itsasoei buruz ikasteko aukera izango da.
Hizkijalea elkarrizketan aritzeko jokoa da, eta ezarrita dago Telegram mezularitza-aplikazioan eskuragarri dagoen txat baten bidez (iOS eta Android sistema eragileetan erabilgarria) zein Web bitartez (PCrako edozein sistema eragilerekin eta Ubuntu Phone edo Windows Phone moduko beste gailuekin).
JOAN ESTEKARAHaurrek eskulanak egiteko hainbat ideia eta proposamen biltzen dituen gunea.
JOAN ESTEKARAHaurrek hiztegia ikasteko eta hitzekin zein irudiekin jolasteko bost aukera biltzen dituen gunea.
JOAN ESTEKARAJoko anitzeko aplikazioa da, ikasi eta jolasteko. Olentzero, Basajaun, Mari, Tartalo... Euskal mitologiaren pertsonaia nagusiek 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzako joko hezitzaile batzuk aurkeztuko dizkigute.
JOAN ESTEKARATxiki Bidaiak webgunean, oso gustukoak ditugun zenbait hiriri buruzko informazioa aurkituko duzu. Baita leku dibertigarri eta interesgarri asko bisitatzeko proposamenak ere.
JOAN ESTEKARA