Este otoño... #izanbirala!

Gazteek sareetan euskarazko edukiak sortzea, kontsumitzea eta partekatzea helburu duen lehiaketa da #izanbirala, 13-25 urte bitarteko gazteentzako.

Bakarka edo taldeka hartu daiteke parte eta talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitekeen lan kopuruak ez du mugarik izango.

Lehiaketak bi fase izango ditu

Lehenengo fasean bi erronka egongo dira: bat TikToken eta bestea Instagramen. TikTokeko erronkan euskaraz ez den abesti bat euskaratu beharko da eta bakoitzak bere TikTok kontura igo #izanbirala eta #JarriErritmoa traolak erabiliz. Gainera gozatusareaneuskaraz@gmail.com helbidera bidali beharko da.

Instagrameko erronkan, aldiz, euskarazko meme bat sortu beharko da eta helbide berera bidali (gozatusareaneuskaraz@gmail.com). Ondoren, epaimahaiak meme onenen aukeraketa bat egingo du eta finalistak @gozatu_sarean_euskaraz Instagrameko kontura igoko dira. Fase honetan parte hartzeko epea urriaren 17tik urriaren 27ra izango da eta erronka bakoitzeko irabazleak azaroaren 7an iragarriko dira.

Bigarren fasean beste bi erronka egongo dira, baina oraingo honetan biak TikToken. Bi egoera emango dira. Parte hartzaileek aukeratutako egoeraren parodia grabatu eta beraien kontura igo beharko dute #izanbirala eta erronkari dagokion traola erabiliz.

Egoerak eta traolak ondorengoak izango dira:

  • Etxean ematen diren egoerak #NireEtxeanEre
  • Lagun artean ematen diren egoerak #NireKuadrilanEre

Gainera, aurreko kasuan bezala, parte hartzaileek posta elektroniko bidez bidali beharko dute gozatusareaneuskaraz@gmail.com helbidera, izena eta erronka adieraziz. Fase honetan parte hartzeko epea azaroaren 7tik 20ra izango da eta erronka bakoitzeko irabazleak azaroaren 28an iragarriko dira.

Baloratuko diren alderdiak

Erronka bakoitzeko bi sari egongo direnez, baloratuko diren bi alderdi multzo egongo dira. Batetik, originaltasuna, umorea eta edukiaren kalitate teknikoa (horrez gain, abesti edo doinuren bat erabiltzen denean, euskaraz baldin bada balorazio hobea lortuko du bideoak). Eta bestetik, irisgarritasuna. Hau da. hau da, zenbat jenderengana heldu den.

Jarraitu lehiaketa gure Instagramen eta TikTok kontuetan:

gozatu_sarean_euskaraz

ERRONKEN LEHIAKETAREN OINARRIAK

Nork har dezake parte?

13-25 urte bitarteko gazteentzat aurreikusitako lehiaketa da. Bakarka edo taldeka hartu daiteke parte. Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ez du mugarik izango.

Zertan datza?

2022ko #izanbirala lehiaketan lau erronka egongo dira. Helburua da gazteek sareetan euskarazko edukiak sortzea, kontsumitzea eta partekatzea. Parte hartzaileek erronka horiek egin eta beraien sare sozialetara igo eta GozatuSareanEuskaraz gunera bidali beharko dituzte beraien lanak (erronkaren arabera).

Iraupena:

#izanbirala lehiaketak hilabete eta erdiko iraupena izango du bi txandatan banatuta:

Lehenengo txandan:

  • Meme lehiaketa (Instagramen). #nirememea
  • Euskaraz ez den abesti bat euskaratu (TikToken). Izan daiteke itzulpena edota letra aldatzea. #JarriErritmoa

Bi lehiaketa hauetan parte hartzeko bi aste egongo dira eta hurrengo astean balorazioa eta sari banaketa izango dira:

  • Parte hartzeko epea: urriaren 17tik urriaren 30era
  • Sari banaketa: urriaren 31tik azaroaren 6ra bitartean.

Bigarren txandan:

Hurrengo bi asteetan TikTokeko bi egoera parodiatzeko txanda izango da. Bi egoera mota emango dira:

  • Koadrilan ematen diren egoerak. #nirekuadrilanere
  • Etxean ematen diren egoerak. #nireetxeanere

Horren ondorengo astean balorazioa eta sari banaketa izango dira.

  • Parte hartzeko epea: azaroaren 7tik azaroaren 20ra.
  • Sari banaketa: azaroaren 21etik azaroaren 27ra bitartean.

Aurkeztu beharreko lanen ezaugarriak:

  • Euskaraz.
  • TikTokeko bideoei dagokienez: gutxienez minutu erdiko eta gehienez bi minutuko iraupena (30”-120”)</li>
  • Meme lehiaketara aurkezteko lanen formatuari dagokionez: “jpg.” edo “png.”
  • Ez dira onartuko eduki iraingarriak edota, errespetu gabekoak, ezta kalitate-maila nahikorik ez dutenak ere. Bideoren bat edo edukiren bat egokitzat jotzen ez bada, ez da publikatuko eta lehiaketatik kanpo geldituko da.

Bideoak edo edukiak aurkezteko modua:

  • TikTokeko erronken kasuan, bideoa egin eta bakoitzak bere kontura igo beharko du #izanbirala eta erronkari dagokion traola erabiliz. Horrez gain parte hartzaileek posta elektroniko bidez bidali beharko dute gozatusareaneuskaraz@gmail.com, izena eta erronka adieraziz.
  • Meme lehiaketari dagokionez, posta elektroniko bidez bidali beharko da erronkara aurkeztutako irudia, erronka eta izena adieraziz. Ondoren epaimahaiak aukeraketa bat egingo du aurkeztutako guztien artean, eta horiek GozatuSareanEuskaraz gunearen instagram kontura igoko dira. Memeak gozatusareaneuskaraz@gmail.com helbidera bidali beharko dira.

Baloratuko diren alderdiak:

Erronka bakoitzeko bi sari egongo direnez, baloratuko diren bi alderdi multzo egongo dira:

  • Batetik, originaltasuna, umorea eta edukiaren kalitate teknikoa. Horrez gain, abesti edo doinuren bat erabiltzen denean, euskaraz baldin bada balorazio hobea lortuko du bideoak.
  • Bta bestetik, irisgarritasuna; hau da, zenbat jenderengana heldu den.
    • Meme lehiaketan: (like kopurua + iruzkinak) / inpresioak x 100
    • TikTokeko lehiaketetan: like kopurua.

Lehiaketara aurkeztutako lanak www.gozatusareaneuskaraz.eus webgunean publikatuko dira.

Sariak:

Erronka bakoitzean bi irabazle egongo dira:

  • 200€ko saria eduki originalenari, umoretsuenari eta kalitate tekniko altuena duenari emango zaio.
  • 150€ko saria TikTok-eko erronken kasuan Like kopuru altuena duenari eta Meme lehiaketan irisgarritasun handiena izan duenari emango zaio.

Irabazlea erabakitzeko modua:

Erronka bakoitzaren irabazlea Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako bi kidek eta bi adituk osatutako epaimahaiak aukeratuko du. Like kopuruaren sariaren kasuan, berdinketarik edo aurreikusi gabeko egoerarik gertatuz gero, epaimahaiak erabakiko du zer egin.

Saritutako bideo eta meme guztiak, ikusgai jarriko dira www.gozatusareaneuskaraz.eus webgunean.

Erronkak bidali eta epai-mahaiak erabakiak hartzeko epeak eta sari ematea:

  • Lehenengo bi erronkak urriaren 17an hasiko dira. Bi asteko epea egongo da parte hartzeko eta sariak azaroaren lehen astean emango dira.
  • Bigarren txandako bi erronkak azaroaren 7an hasiko dira. Bi asteko epea egongo da parte hartzeko eta sariak azaroaren 21aren astean emango dira.