Irudia .jpg formatua izan behar du, 420x420px-etako tamaina, eta gehienez 1024Kb.
Produktuek baldintza batzuk bete beharko dituztenez, komeni da eskaera bidali aurretik baldintzak zeintzuk diren jakitea:
Webgune honetako produktuak, oro har, urtean birritan eguneratuko dira:
Zure produktua ekainean egin beharreko eguneratzean sartzea nahi baduzu, eskaera maiatzaren 15a baino lehen bidali behar duzu. Abenduan egin beharreko eguneratzean sartzea nahi baduzu, berriz, eskaera azaroaren 15a baino lehen egin behar duzu. Eskaera egin eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak onartzen ez badu, hilabeteko epean bidaliko ezezkoaren arrazoia formularioan esandako eposta helbidera. Hilabeteko epean ezezko erantzunik bidali ez bada, produktua hurrengo eguneratzearekin batera argitaratuko dela ulertuko da.