Produktuaren deskribapena euskaraz: Bideo pedagogikoak, euskaraz eta libreak. Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Ehundaka bideo ditu, bildumaka banatuta: euskal kultura, filosofia, ekonomia, historia, ingurune digitalak, ingurumena, literatura unibertsala, biologia... Jakintza librean sinesten dugulako eduki guztia lizentzia librean sortzen da eta Wikipedia osatzeko erabiltzen da.