Zure euskarazko gaitasunak hobetzeko modu erraz eta eraginkorra bilatzen ari zara? Hala bada, hemen duzu Mintzanet, euskara praktikatzeko aukera emango dizun doako online plataforma.
Mintzanet ez da euskara ikasteko plataforma soila, euskara erabat doan eta online praktikatzeko aukera ematen dizun komunitatea baizik. Hemen, helburu nagusia euskaraz mintzatzeko konfiantza irabaztea eta lotsa gainditzeada, zure esperientzia maila edozein dela ere.
Mintzaneten premisa sinplea baina eraginkorra da: praktikaren eta benetako elkarrizketaren bidez ikastea. Euskaraz dakiten pertsonekin benetako elkarrizketetan murgilduko zara, ikasteko giro eroso eta aproposa izan dezazun.
Hizkuntzan lehen urratsak ematen ari bazara nahiz erraz dominatu, Mintzanetek badu zer eskaini. Hiztun eskarmentuduna bazara, hizkuntza menderatzeko bidean daudenen bidelagun izan zaitezke. Hizkuntza praktikatu nahi baduzu, aldiz, laguntza paregabea aurkituko duzu zure arintasuna eta ulermena hobetzeko.
Prest al zaude abentura linguistiko honetan murgiltzeko? Mintzanet komunitatearekin bat egitea oso erraza da. Plataforman izena eman eta esploratzen hasi besterik ez duzu egin behar. Edonoiz, edonon eta doan! Nahikoa da ordenagailuan, tabletean edo mugikorrean Interneteko konexioa izatea. Ordutegien malgutasun osoa izango duzu, eta gertuko harremana izango duzu.
Egin bat Mintzanetekin eta hasi euskaraz hitz egiten!
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako edo egindako euskarazko produktuak jaso ditugu, sarean eskuragarri diren produktuak.
Produktuak bi eratara sailkatuta aurkituko dituzu: kategoriaren arabera eta motaren arabera. Bilaketak egiteko aukera ere baduzu.
Zure enpresa edo entitateak egindako baliabideren bat webgune honetan egotea nahi baduzu, nahiz eta diruz lagundutakoa ez izan, eskaera egin dezakezu formulario hau bidalita: